HASIERA

"Bizitza mugimendua da"

Gure kontsultan osteopatia funtzionala egiten dugu. Egiten duguna da gorputza lagundu osasun-oreka izan dezan, eta hori lortzen dugu kontaktu arina erabiliz eta kanpo-indarrik erabili gabe. Gure gorputzak osasun-arazoei aurre egiteko dituen baliabideei laguntza ematen diegu.

Gure lana bizitzako edozein fasetan aplika daiteke, bai haurdunaldian bai azken etapan. Gure laguntza eman dezakegu sintomaren bat, minen bat, ondoezen bat, traumatismoren bat agertzen den bakoitzean, baita gure bizi-zikloan ager daitezkeen aldaketa-aldietan ere.

Osteopatia bereziki eraginkorra da arazo mediko funtzionaletan (egituran lesiorik ez dagoenean), nahiz eta endekapenezko lesioen tratamenduan ere oso laguntza baliagarria den. Guri dagozkigu, era berean, ugalkortasuna, haurdunaldia, erditzea, erdiondoa, jaioberriak, haurrak, ... gure lanak optimizatu egingo dituelako gorputzak etapa horietan dituen baliabideak eta gaitasunak

Zer da Osteopatia?

Osteopatia eskuzko sendagaia da. Osasun-arazo bat dagoenean zer gertatzen den ulertzeko eta tratatzeko, Oinarrizko Arnasketa-Mugimenduaren (OAM) ezaugarrietan oinarritzen gara.

OAMa mugimendu bat da, gorabehera bat, hedapenarekin eta ondorengo erlaxazioarekin adierazten dena. Gorputz osoan gertatzen da eta erritmo bati jarraitzen dio, era automatikoan eta inkontzientean. Bizitzarekin hasten da, enbrioiaren garapenean, eta heriotzarekin amaitzen da. Nahiz eta era sotilean adierazi, gure organismoaren osasunari eusteko eta antolatzeko (homeostasia) bizi-indar guztia du.

Egun, Blechsmidt doktorea edo Jaap Van der Wal doktorea bezalako enbriologoek diote enbrioia mugimendu-prozesu baten bitartez garatzen dela. Eratze- eta birsortze-indarrak guregan diraute bizitza osoan. Oinarrizko Arnasketa-Mugimenduaren adierazpena errazten duenez, osteopata gorputzaren aliatu bihurtzen da.

Osteopatia hiru printzipiodun doktrinan oinarritzen da:

Autosendaketa

Egitura-Funtzioa harremana

Osteopatiaren jatorria

Osteopatia XIX. mende amaierako mediku amerikar baten obra da: Andrew Taylor Still.

Medikuntza klasikoari buruzko jakintzatik (batik bat Anatomia eta Fisiologia) eta bere ikerketetatik abiatuta, osteopatia-metodoa garatu zuen.

Eta 1874. urtean aplikatu zuen lehen aldiz, disenteria hemorragikoko epidemia baten erdian arrakastaz tratatu baitzituen hainbat paziente. 1892an sortu zuen lehen Osteopatia Eskola, egun oraindik badirauena.

Stillen ikasle batek, W. G. Sutherland doktoreak (1873-1954), burezurreko hezurren antolaketa aztertzean, ohartu zen lotzen dituzten sutura mota ezberdinek mugimendu bat iradokitzen dutela, arnasketa bat.

Egin zituen ikerketei esker Oinarrizko Arnasketa aurkitu eta definitu zuen, eta gorputzak berezko duen bizi-indartzat hartu zuen.

Konprobatu zuen indar hori marea gisa barreiatzen dela gorputzeko ehun eta fluido guztietan zehar, eta indar horren potentziak gorputz-sistema guztien funtzionamendua antolatzen duela.