Egitura-Funtzioa harremana

Hiru printzipio

Egitura-Funtzioa harremana

Egitura eta bere funtzioaren arteko harremana da; batak bestean eragiten du. Adibidez, bihurritua izan duen artikulazio batek funtzio desegokia izango du. Disfuntzioa ez bada konpontzen, egitura hondatu egingo da: artikulazioen azala endekatu egingo da. Era berean, gorputzak alterazio horiek konpentsatu beharko dituenez, oinarrizko lesiotik urrun dauden sintomak agertuko dira.

“Giza forma eta funtzioa elkartuta doaz, bereizezinak dira” A.T. Still

Sutherland doktoreak printzipio honen ikerketan sakondu zuen, eta egiaztatu zuen egituraren eta funtzioaren erlaziorik sakonena Oinarrizko Arnasketa Sisteman dagoela.