NORTZUK GARA

Nortzuk gara

Osteopatian diplomatua den (OD) eta Frantziako Osteopatiako erregistroko kide (OEK) den Jean claude Pouey-k (1937-2006) emandako osteopatia ikasketak amaituta, oso garbi izan genuen osteopatia izango zela guregana etorriko ziren pazienteen osasun-arazoei aurre egiteko modua.

Horrek alor honetako ikasketetan eta praktikan sakontzen jarraitzea eskatzen zuen. Gure irakaslea prozesu horretan lagun izaten jarraitu genuen bai mintegien bitartez bai mugikortasun-arazo larriak zituzten haurrak tratatzeko saioen bitartez.

Osteopatiak formazio jarraitua eskatzen du, eskuekin hautemateko garapen progresiboa. Eskuak, hatzak, praktikarekin doitzen dira. Musikariek instrumentuekin behar duten bezala, behin eta berriz praktikatu behar dugu entzumena gero eta sakonagoa lortu ahal izateko. Osteopatiak zientziari dagokion zatiarekin batera arteari dagokiona ere badu.

Maiko Aldarondo

Nire ibilbide profesionala helburu batek bultzatu du:

Pertsona bakoitzaren osotasuna eta indibidualtasuna barne hartuko lituzkeen metodo terapeutiko baten bilaketa.

Irakurri gehiago

Nerea Etxaide

Osotasuna printzipio bat da osteopatarentzat:

Nire garapen pertsonala, bizipenak, amatasuna, esperientziak... barne hartzen dituena. Aipatutakoak naizen osteopata horren parte dira.

Irakurri gehiago

2005ean gune bera konpartitzea erabaki genuen: Osteopatia Zentroa. Proiektua ikuspuntu beraren gainean eraikita dago eta horrek ahalbidetzen digu zenbait tratamendutan elkarrekin aritzea eta esperientziak partekatu ahal izatea.

Osteopatia Kranialeko Akademiako kide gara (OKA) www.aocraneal.com, non saio kliniko eta ikasketa-jardunaldiei esker gure jakintza berritzen, indartzen eta konpartitzen dugun.