Nola egiten dugu lan
Osasun-arazo bat edozein egituraren mugikortasun ezarekin adierazten da: artikulazioa, giharra, faszia, nerbioa, erraia, zirkulazioa, immunitate-sistema, neuroendokrinoa, eremu psikoafektiboa, ... Osasuna eta oreka sinonimoak dira. Edozein mugimendu-galerak, organismoa sintomaren bat erakustera eraman dezake, epe laburrean edo luzean. Hizkuntza hori erabiltzen du gorputzak arreta behar duela azaltzeko.
Paziente bat kontsultara etortzen denean, lehenik eta behin, historia klinikoan duen minaren kontakizuna jasoko dugu, dituen aurrekariekin eta proba medikoekin, eta abarrekin batera.
Ondoren, gorputzak adierazten diguna entzuten dugu. Pertzepzio sotil eta sakon bati esker, gure eskuak ehunen eta gorputz-erritmoen egoeraren azterketa egiteko gai dira eta gorputzaren arazoarekin konkatuan jartzen gara.
“Bizitzan dena mugimendu-energia gisa adierazten da”
Magoun, H.I. Osteopathy in the cranial field.
Bai diagnostiko, bai tratamendu osteopatikorako, gorputzaren anatomian eta fisiologian oinarritzen gara. Horrek gorputzak duen autosendaketa-sistema laguntzea ahalbidetzen digu nahastuta dagoen funtzioa normalizatzea, eta, era horretan, oreka berria topatzea. Nahiz eta gorputzaren atal batean aritu lanean, ondorioak gorputz osora hedatzen dira.
Osteopatiaren helburua da berreskuratzea nahastuta dagoen gorputzaren mugimendu fisiologikoa, eta, era horretan, gorputz-sistemen arteko komunikazioa bultzatzea.
“Pentsatzen, ikusten eta dakiten hatzak”W. Sutherland