Hiru printzipio
Osotasuna
Gizakia osotasun bat da, eta bere bizitzak duen inguruak eragin egiten dio.
Arazo batek, dena delako motakoa edo mailakoa, gorputz osoan eragingo dio.
Gizakia osotasun bat da, eta bere bizitzak duen inguruak eragin egiten dio.
Arazo batek, dena delako motakoa edo mailakoa, gorputz osoan eragingo dio.
Nire ibilbide profesionala helburu batek bultzatu du: pertsona bakoitzaren osotasuna eta indibidualtasuna barne hartuko lituzkeen metodo terapeutiko baten bilaketa.
Fisioterapia ikasketak amaitu ondoren, haurrekin lan egitea erabaki nuen, hain zuzen ere, ezinezkoa delako haur bat artatzea duen garapen osoa kontuan hartu gabe.
Garun-paralisidun haurrekin lan egiten zuen zentro bateko diziplinarteko lanak ahalbidetu zidan neurologiari, pedagogiari eta psikomotrizitateari buruz nuen jakintza handitzea eta sakontzea.
Alor horretan ikasten eta praktikatzen hainbat urte pasa ondoren, Gorputzaren Berreziketa Orokorrean (GBO) oinarritutako ekintza terapeutikora hurbiltzen joan nintzen. GBOa kate miofaszialetan oinarritzen den errehabilitazio metodoa da. Une horretan garun-paralisia artatzeari utzi nion eta etapa berri bati ekin nion, oraingoan nire kontsulta propioan.
Handik tarte batera, Jean Claude Pouey osteopatari buruz hitz egiten entzun nuen. Osteopata honek osteopatia-ikastaroak ematen zituen osteopatia egiteko era berri batekin: leuna, sakona eta ondorio bikainekoa. Horiek horrela, ez nuen dudarik izan eta osteopata handi honek ematen zituen ikastaroak egiten hasi nintzen. Osteopatiak lehenengo egunetik bereganatu ninduen. Goitik behera betetzen zuen bilatzen nuen hori eta zabaltasun ikaragarridun bidea ireki zidan.
Eta hemen nago, ia 20 urte geroago, bide horretan barrena, egunez egun ikasten paziente bakoitzarekin, eta harriduraz ikusten zein urruti irits gaitezkeen.
Egun osteopatiaren filosofia eta praktika transmititzen saiatzen naiz. Irakasle gisa aritzen naiz UNED-Bergarak eta Osteopatia Kranialeko Akademiak (OKA) elkarlanean eskaintzen duten formazioan. Esperientzia honek elkartzen ditu osteopatiarekiko dudan gogoberotasuna eta irakasteko dudan gogoa.
Bokaziodun fisioterapeuta. Karrera ikasi arte temati aritu nintzen, eta hasi bitartean Biologiako ikasturte akademiko bat egin nuen, masaje ikastaro bat eta Medikuntzako bi ikasturte Bordelen. Horrek guztiak onura ekarri zidan Jean Claude Pouey aurkitu eta osteopatia ikasi nuenean.
Haren irakaskuntza anatomiatik eta fisiologiatik haratago zihoan, etika eta pazientearekiko errespetua ere irakasten baitzituen.
Nahiz eta nire jakin-minak eraginda beste zenbait ikastaro eta graduondoko ikasi, nire burua osteopatatzat dut, eta beste guztiak nire jakintza aberasten du.
Osotasuna printzipio bat da osteopatarentzat: nire garapen pertsonala, bizipenak, amatasuna, esperientziak… barne hartzen dituena. Aipatutakoak naizen osteopata horren parte dira.
Oso inplikatuta nago, batik bat, emakumeen prozesuetan: amatasuna, haurrak… Curriculumean bainuetxe batean egindako lana dago, lau urte pasa bainituen Giltzadura Tenporomandibularreko (GTM) arazoak (masailezurreko arazoak) lantzen, eta 2005etik nire kontsultara datozen pazienteei dedikazio esklusiboa eman diet.
Aldi berean, UNED-Bergarak eskainitako formazioan irakasle izan nintzen eta Hazi-Hezi aldizkarian (hazkuntzan espezializatutakoa) kolaboratzaile naiz. Liburuetatik, lankideengandik, pazienteengandik ikasten jarraitzen dut; izan ere, J.C.H. Poueyk esan ohi zuen bezala: “muga ez da osteopatiarena, osteopatarena baizik”.