Bokaziodun fisioterapeuta. Karrera ikasi arte temati aritu nintzen, eta hasi bitartean Biologiako ikasturte akademiko bat egin nuen, masaje ikastaro bat eta Medikuntzako bi ikasturte Bordelen. Horrek guztiak onura ekarri zidan Jean Claude Pouey aurkitu eta osteopatia ikasi nuenean.
Haren irakaskuntza anatomiatik eta fisiologiatik haratago zihoan, etika eta pazientearekiko errespetua ere irakasten baitzituen.
Nahiz eta nire jakin-minak eraginda beste zenbait ikastaro eta graduondoko ikasi, nire burua osteopatatzat dut, eta beste guztiak nire jakintza aberasten du.
Osotasuna printzipio bat da osteopatarentzat: nire garapen pertsonala, bizipenak, amatasuna, esperientziak… barne hartzen dituena. Aipatutakoak naizen osteopata horren parte dira.
Oso inplikatuta nago, batik bat, emakumeen prozesuetan: amatasuna, haurrak… Curriculumean bainuetxe batean egindako lana dago, lau urte pasa bainituen Giltzadura Tenporomandibularreko (GTM) arazoak (masailezurreko arazoak) lantzen, eta 2005etik nire kontsultara datozen pazienteei dedikazio esklusiboa eman diet.
Aldi berean, UNED-Bergarak eskainitako formazioan irakasle izan nintzen eta Hazi-Hezi aldizkarian (hazkuntzan espezializatutakoa) kolaboratzaile naiz. Liburuetatik, lankideengandik, pazienteengandik ikasten jarraitzen dut; izan ere, J.C.H. Poueyk esan ohi zuen bezala: “muga ez da osteopatiarena, osteopatarena baizik”.